Euskal Spots



ARRIGUNAGA (Algorta-Getxo):
Itsaso handia behar du, baina tamaina handia aguantatzen du gero. Sarrera zaila da eta arriskutsua, harea eta haitza nahasten baitira. Olatuaren jaitsiera ere nahiko kritikoa da. Piko anitza da. Itsas gora egon behar da. Haize onena hegoekialdea da, baina ondo aguantazen du haize kaxkarra.


ATXABIRIBIL/ EL PEÑON (Sopelana):
Ezkerrak eta eskuinak baldin baititu; azken hauek dira nabarmenenak. Haitz ugari. Peñon beste aldera, el sitio bezala ezagutzen den olatua kokatzen da. Marea ez da inportantea. Hego haizea hoberena da.



BARRIKA:
Itsasgorarekin hondartza desagartzen da, beraz adi egon behar da. Harea eta haitzak dira nagusi, beraz, maila ertain altua eskatzen du. Piko anitz baditu ere, eskuinak dira nabarmenenak. Hego haizea da onena. Nahiko izkutatuta dagoen hondartza da.


EREAGA (Neguri-Getxo):
Batez ere ezkerreko olatuak, eskeintzen ditu; body parktikatzeko oso aproposa. Olatu motz eta tubularrak. Itsaso handia behar du, beraz gutxitan eskeintzen ditu olatuak. Bi metro aguantatzen ditu. Oso aproposa  da gainontzeko hondartzetako baldintzak kaxkarrak direnean, oso babestuta dagoelako iparekialdeko haizeaz. Piko anitza. Itsas gora doanean da aproposena.

JEFFREY'S (Algorta-Getxo):
Itsaso handia behar du, gutxitan ageri dira olatuak hemen. Baina baldintza aproposetan 2,5-3metrotako olatu luzeak aurki ditzakegu. Maila altua eskatzen du. Sarrera konplikatua izaten da; arraunean luzaro ibili edo haitz artean sartu behar baita. Eskuineko olatu ederra. Itsasoa behera doanean agertzen da olatua. Haize txarretatik oso babestuta dago.

LA ARENA (Muskiz):
Hiru piko: Pobeñas, hondartzaren ezkerraldean, Erdikaldea eta Biberoa, eskuinaldean. Azken honetan ematen dira ikastaroak, beste bi guneak arreta berezia eskatzen dute korronteak direla eta. Pobeñasen hobeto da itsabeherarekin surfeatzea. Harezko hondoak dira eta 2m aguantatzen ditu. Hego haize ona.


LA CENTRAL (Lemoiz):
Indar handiz kolpeatzen du olatuak haitzengan, tubo bortiz eta take off zailak sortuz; ezker olatu motz eta oso intentsoa. Maila altuko surflarientzat, oso arriskutsua eta sarrera zailekoa. Bodyboard praktikatzeko hoberenetariko bat. Hego haizea.

LA GALEA (Getxo):
Tamaina handia hartzen du, 5-6 m. Arriskutsua, haitzak direla eta. Indar handikoa, maila altuko surflarientzat bakarrik. Luzeera ederrekoa. Itsas behera.


LARRABASTERRA- ARRIETARA (Sopelana):
Modaliate guztiak praktikatzeko aproposa. Ia egunero eskeintzen ditu olatuak, baina ez du tamaina handirik aguantatzen. Pikoak: el pasillo, sope atrás, larrabasterra, el surf, La Reserva,... nabarmenenak. Piko anitza ditu, itsas maila guztiak eta hego haizea.


LA SALVAJE (Sopelana):
Piko anitz baditu ere, La triangular bezala ezagutzen den eskuinekoa da ezagunena, batez ere, longboard praktikatzeko. Itsas beheran, eta baldintza zehatzetan, ezker bat ateratzen da La triangularrean, sekzio tubularrekin eta maila altuago bat eskatzen duena. Beste piko bi; Batidora; zonaldeko faboritoa eta La Corriente. Jarraitzaile asko dauka hondartza honek.

MEÑAKOZ (Sopelana):
Olatu handiko spot ezaguna, maila altuko surflarientzat bakarrik. 5-6m aguanta ditzakeen eskuin olatua, indar handikoa eta sekzio tubularrekin. Haitz hondoek, arriskua handitzen dute. Eskuineko olatua, itsas gora behar du eta hego haizea ona da.



PLENTZIA:
Itsaso handia behar dauanean oso aproposa. Leku bikaina, gainontzeko hondartzak desfasatuta daudenean. Ezkerreko olatua eta oso babestuta dago haizeetatik.
BAKIO:
Maila guztientzako surflarientzat. Ia eguenro eskeintzen ditu olatuak. Surf Talde bat eta bi eskola ditu. 2,5-3m aguantatzen dituzten olatuak. Ekitaldi anitz garatu dira hemen. Piko anitz daukaz, ez du inporta itsas maila eta hego haizea hona da.



MUNDAKA:
Munduko 10 olatu bikainenen artean kokatzen da, maila ertain altuko surflarientzat. Itsaso handia behar du, oso babestuta baitago. Tubo, tamaina eta luzeera ederra. Ezkerreko olatua, itsas behera behar du eta hego haizea ona.


DEBA:
Piko anitz. Sorgin-zulo bezala ezagutzen den ezkerra, maila altua eskatzen du, haitzakoa baita eta tamaina handia har dezake. Modalitate guztiak praktikatzeko aproposa. 




ZARAUTZ:
Eskola pare bat eta kantera izugarri ona. Gipuzkoako hondartza luzeena. Piko ugari, ohikoena, lokal aurrean dagona. Harezko pikoa, itsas behera aproposa eta hego haizea onena da.




ZUMAIA:
Ezkerrak eta eskuinak; ezkerrekoa, maila altua eskatzen du baina modalitate guztiak praktikatzeko aproposa da. Besteak, maila guztiak onartzen dituzte. Hego haize ona eta itsas maila ez du inporta.




LA ZURRIOLA:
Gose bezala ere ezagutzen da. Piko anitz, ezagunena Mompaseko eskuina. Surf eta body praktikatzeko aproposa. hareazko hondoak. Itsas beherarekin sekzio tubularrak agertzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario