lunes, diciembre 19

Africa bideoa, Surfer Poll- en sari banaketerako ahutatua.


Aritzek eta lagunek Afrikako bidaian egindako bideoa Surfer Poll- eko sari banaketerako nominatua izan da. Saria Dane Reynolds- eko bideo batek eroan dau, baina lan bikaina egin dabe Aritz eta lagunak olatu ezezagun hau aurkitzen.

viernes, diciembre 16

2011 denboraldia jadanik amaituta.


Denboraldia lehiatua izan da 2011-koa, non irabazle asko egon diran. Urte honetan zehar gauza ikusgarri asko ikusi doguz, Owen Wright, John John Florence eta Gabriel Medinaren errebelazioak moduan. Lehenengo denboraldia izan da Andy barik. Eta asko nabarmendu da, Kelly- k bere 11. munduko txapelketa irabazi daualako. Olatu honak egon dira munduko olatu onenen txapelketetan eta espero dogu ASP konturatzea Mundaka konpetiziora bueltatu behar dala, urte osoan zehar olatu ederrak egon baitira.

lunes, diciembre 12

Kieren Perrow Billabong Pipe Masters- en txapelduna!



Inork ez ebanez espero Kieren Australiarrak Pipelinen irabazi dau. Pasadan urtean lez, maila oso altua erakutsi dau, bietan finalera helduz. Txapelketa gogorra eta arina izan da, hiru egunetan txapelketa egin baita. Semifinal laurdenetan surflari hoberenak leihatu ziran, haien artean: Kelly, Joel, Florence, Medina, Bourez...
Kieren eta Joel final parekatu baten egon ziran, baina Kieren garaitu eban bere surf hoberenarekin tuboen barruan.

viernes, diciembre 9

Egun gogorra lehenengoa Billabong Pipe Masters- en.


Egun oso gogorra izan da gaurkoa Pipeline- n. Ia bost metroko olatuekaz lehiatu behar izan dira. Eguneko heroia John Florence- k izan da hamar batekin olatua batean. Jausiak izan dira normalenak gaur eta laban ugari ikusi dira. Asteburu amaierarako espero da olatu altuera jaistea eta txapelketa normalago bat ospatzea.


lunes, diciembre 5

Badator Billabong Pipe Masters!


Surf munduko txapelketarik eta ezagunena edo historikoena dator abenduaren 8 honetan. Surf munduko surflaririk onenak egongo dira eta gonbidatu prestijiosoenak. Olatu onak egongo dirala espero dogu txapelketa ikusgarria eukiteko.

John John Florence Vans World Cup of Surfing- ren txapelduna!


Surfaren hirukoitz koroiaren bigarren txapelketa irabazi dau, final ez oso lehiatuan. Finala saia izango zela zirudien Adan Melling eta Michel Bourez bertan zegozalako. Baina John Florence bere surf onena atara eban eta  sei puntu atera eutsazan bakoitzari. 

miércoles, noviembre 9

Gabriel Medina Rip Curl Pro Search 2011- ren irabazlea.


Gabriel Medina izan da oraingoan irabazi dauana, San Frantsizkon. Kelly laurden finaletan kanporatu eta Taylor Knox semifinaletan kanporatu eta gero, Joel Parkinson- eri irabazi deutsa. Final erraza izan da Gabrielentxako, 6 puntugatik irabazi baiteutso. Irabazi dauan bere bigarren txapelketa da, eta asko prometitzen dau 17 urteko gazte honek.


viernes, noviembre 4

Ke11y deitu.


Andy- ren heriotzaren urteurrenaren egunean alde on bat egon zan. Kelly Slater- rek bere 11. munduko txapelketa irabazi eban Adriano de Souza- ren kaporaketarengaitik lehenengo rondetan. Kelly jada, San Francisco- ko  laurden finaletan dago eta irabaziko dauala dirudi.


Urte bat Andy gabe.

Pasadan eguaztenean, urte bat egin zan Andy hil egin zanetik. Urte honetan surf mundua asko aldatu egin da ,txarrerantz. Gaur egun ezin dau inork Kelly gelditu. Andy eta bere emaztearen semea udan jaio egin zan.

miércoles, octubre 19

Adriano de Souza Rip Curl Pro Portugalaren irabazlea.


Adriano de Souza atzo urteko bere bigarren pro-txapelketa izabazi zuen Penichen, Portugal. Laurden finaletan txanda oso lehiatua izan zuen Michel Bourez- egaz, 0'07- gaitik irabazi zuen. Semifinaletan Bede Durbige- gaz egon eta gero finalera heldu zan, betikoaren kontra. Kelly Slater eta Adriano de Souza elkarri ikusi ziran finalean, eta puntu batengaitik irabazi eutsan Kelly- ri (15'67/14'73).

viernes, octubre 14

Gabriel Medina Quiksilver Pro Frantziako irabazlea.



Inork ez ebanez espero bere bigarren txapelketan profesionalen artean, Gabriel Medinak irabazi dau Hossegor- en.  Jadanik, hamazortzi urtegaz, aereotan munduko onena dela erakutsi dau. Laurden finaletan Kelly Slater kanporatzea lortu eban eta Taylor Knox- eri semifinaletan irabazi eta gero, finalera heldu zan. Finalan Julian Wilson- ekin leihatu zan, oso parekatua izan zan, Gabriel 17 puntu lortu ebazan eta Julian 16.10. Txapelketaren 10 bakarra lortu eban olatu baten.



lunes, octubre 10

4. ronda itxaroten


Hirugarren ronda egitea lortu dabe olatu txikiekin. Predikzioak ez dira onak eta eguenerarte daukie bakarrik. Ronda finalak olatu eskasekaz egitea espero da.
4. ronda:

HEAT 1

TAYLOR KNOX 
USA
MICHEL BOUREZ 
PYF
JEREMY FLORES 
FRA

HEAT 2

ADRIAN BUCHAN 
AUS
GABRIEL MEDINA 
BRA
KELLY SLATER 
USA

HEAT 3

JORDY SMITH 
ZAF
ALEJO MUNIZ 
BRA
JULIAN WILSON 
AUS

HEAT 4

TAJ BURROW 
AUS
DAMIEN HOBGOOD 
USA
OWEN WRIGHT 
AUS

jueves, octubre 6

Eskasa Quiksilver Pro Frantziako bigarren eguna.


Quiksilver Pro Frantziako bigarren egunean ez dira egon olatu oso onak. Goiz-goizetik hasi dira, hasieran goizeko ekialde haizeagaz ondo egon da. Baina kondizio onekin mi manga bakarrik egitea lortu dabe. Goizeko hamarretarako ipar haizea bazegoen eta hamabietan txapelketa gelditzea erabaki eta biharko itzi dabe. Biharko goizeko deia zortziak eta erdirako dago jarrita.

miércoles, octubre 5

Quiksilver Pro France olatu onekin hasi da.


Gaur goizean Hossegor- en hasi da. Ia bi metrokaz lehiatu ahal izan dabe, baina tuboak goizean bakarrik ikusi ahal izan dira.  Lehenengo ronda bukatu dabe eta bigarrenagaz hasi dira. Bihar 2. ronda bukatu eta 3. eta 4. ere bukatzea espero dabe.
Ikusi emaitz guztiak: http://quiksilverlive.com/profrance2011/resultsxml.en.html
Hau da lehenengo rondaren olatu onenak:


lunes, octubre 3

Aritz Aranburu Cabreiroa Pantin Classic Pro- ren irabazlea.


Badirudi, Aritzek bere surf maila berrezkuratzen hasi dala, Cabreiroa Pantin Classic Pro txapelketa irailaren 18an irabaztean. Bere bi olatu onenakaz ,13.67 puntu lortu ebazan finalean, eta hori nahikoa izan Santiago Muniz- en bi olatuei (8.93) irabazteko.


Kelly Slater Hurley Pro Trestles- eko irabazlea.


Owen Wright eta Kelly Slater- ek aurpegiak ikusi ziran beste final baten. New York Pro ez bezala Kelly izan da Hurley pro- ren txapelduna. Final parekatua izan zan, baina Kelly, betiko moduan pausu bat aurreratuagoa dago besteengan eta bere surf onena atera eban. 8.50 eta 9 olatuekaz irabazi eutsan Owen- eko 8.87 eta 7.87 olatuei.




lunes, septiembre 19

Olatu txikiak Hurley Pro Trestles- en lehenengo egunean.


Olatu txikiak izan dira gaurkoak Hurley Pro Trestles- eko txapelketan. Munduko surflari hoberenak metro eskaz bategaz lehiatu behar izan dabe, baina ez deutse saihestu ezinezko trukoak egitera. 2. ronda bihar egitea espero dabe, azkar amaitzeko lehenengo rondak eta egun finala olatu onak euki daitezan.

domingo, septiembre 18

Hurley Pro Trestles olatu barik hasi da.


Hurley Pro-ko lehenengo eguna olatu eskazekin hasi da, non munduko 32 surflari onenak parte hartzen dute. Predikzioek diotenez aste hasieran ez dira espero olatuak baina swell ona hurbiltzen hari da Californiarantz eguenean helduko dana.
Owen Wright eta Kelly Slater- en harteko borroka espero da munduko lehenengo postuagatik.

miércoles, septiembre 14

ONGI ETORRIAK!

Aupa jarraitzaileok!
Surf blog honen bitartez surf munduaren berri guztiak jakinaraziko deutsueguz. 'Eguneroko' horrialdean edozein galdera galdetu dezakezue surfari buruz (bai euskaraz edota gazteleraz), baita ere blog-a eukiko dituan aldaketak guztiak ezagutuko duzuez. Berririk garratzitsuenak egunerokoan agertuko dira baita.