Aritzek eta lagunek Afrikako bidaian egindako bideoa Surfer Poll- eko sari banaketerako nominatua izan da. Saria Dane Reynolds- eko bideo batek eroan dau, baina lan bikaina egin dabe Aritz eta lagunak olatu ezezagun hau aurkitzen.
lunes, diciembre 19
viernes, diciembre 16
2011 denboraldia jadanik amaituta.
Denboraldia lehiatua izan da 2011-koa, non irabazle asko egon diran. Urte honetan zehar gauza ikusgarri asko ikusi doguz, Owen Wright, John John Florence eta Gabriel Medinaren errebelazioak moduan. Lehenengo denboraldia izan da Andy barik. Eta asko nabarmendu da, Kelly- k bere 11. munduko txapelketa irabazi daualako. Olatu honak egon dira munduko olatu onenen txapelketetan eta espero dogu ASP konturatzea Mundaka konpetiziora bueltatu behar dala, urte osoan zehar olatu ederrak egon baitira.
lunes, diciembre 12
Kieren Perrow Billabong Pipe Masters- en txapelduna!
Inork ez ebanez espero Kieren Australiarrak Pipelinen irabazi dau. Pasadan urtean lez, maila oso altua erakutsi dau, bietan finalera helduz. Txapelketa gogorra eta arina izan da, hiru egunetan txapelketa egin baita. Semifinal laurdenetan surflari hoberenak leihatu ziran, haien artean: Kelly, Joel, Florence, Medina, Bourez...
Kieren eta Joel final parekatu baten egon ziran, baina Kieren garaitu eban bere surf hoberenarekin tuboen barruan.
viernes, diciembre 9
Egun gogorra lehenengoa Billabong Pipe Masters- en.
Egun oso gogorra izan da gaurkoa Pipeline- n. Ia bost metroko olatuekaz lehiatu behar izan dira. Eguneko heroia John Florence- k izan da hamar batekin olatua batean. Jausiak izan dira normalenak gaur eta laban ugari ikusi dira. Asteburu amaierarako espero da olatu altuera jaistea eta txapelketa normalago bat ospatzea.
lunes, diciembre 5
Badator Billabong Pipe Masters!
Surf munduko txapelketarik eta ezagunena edo historikoena dator abenduaren 8 honetan. Surf munduko surflaririk onenak egongo dira eta gonbidatu prestijiosoenak. Olatu onak egongo dirala espero dogu txapelketa ikusgarria eukiteko.
John John Florence Vans World Cup of Surfing- ren txapelduna!
Surfaren hirukoitz koroiaren bigarren txapelketa irabazi dau, final ez oso lehiatuan. Finala saia izango zela zirudien Adan Melling eta Michel Bourez bertan zegozalako. Baina John Florence bere surf onena atara eban eta sei puntu atera eutsazan bakoitzari.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




