Adriano de Souza atzo urteko bere bigarren pro-txapelketa izabazi zuen Penichen, Portugal. Laurden finaletan txanda oso lehiatua izan zuen Michel Bourez- egaz, 0'07- gaitik irabazi zuen. Semifinaletan Bede Durbige- gaz egon eta gero finalera heldu zan, betikoaren kontra. Kelly Slater eta Adriano de Souza elkarri ikusi ziran finalean, eta puntu batengaitik irabazi eutsan Kelly- ri (15'67/14'73).
miércoles, octubre 19
viernes, octubre 14
Gabriel Medina Quiksilver Pro Frantziako irabazlea.
Inork ez ebanez espero bere bigarren txapelketan profesionalen artean, Gabriel Medinak irabazi dau Hossegor- en. Jadanik, hamazortzi urtegaz, aereotan munduko onena dela erakutsi dau. Laurden finaletan Kelly Slater kanporatzea lortu eban eta Taylor Knox- eri semifinaletan irabazi eta gero, finalera heldu zan. Finalan Julian Wilson- ekin leihatu zan, oso parekatua izan zan, Gabriel 17 puntu lortu ebazan eta Julian 16.10. Txapelketaren 10 bakarra lortu eban olatu baten.
lunes, octubre 10
4. ronda itxaroten
Hirugarren ronda egitea lortu dabe olatu txikiekin. Predikzioak ez dira onak eta eguenerarte daukie bakarrik. Ronda finalak olatu eskasekaz egitea espero da.
4. ronda:
4. ronda:
HEAT 1
HEAT 2
HEAT 3
HEAT 4
jueves, octubre 6
Eskasa Quiksilver Pro Frantziako bigarren eguna.
Quiksilver Pro Frantziako bigarren egunean ez dira egon olatu oso onak. Goiz-goizetik hasi dira, hasieran goizeko ekialde haizeagaz ondo egon da. Baina kondizio onekin mi manga bakarrik egitea lortu dabe. Goizeko hamarretarako ipar haizea bazegoen eta hamabietan txapelketa gelditzea erabaki eta biharko itzi dabe. Biharko goizeko deia zortziak eta erdirako dago jarrita.
miércoles, octubre 5
Quiksilver Pro France olatu onekin hasi da.
Gaur goizean Hossegor- en hasi da. Ia bi metrokaz lehiatu ahal izan dabe, baina tuboak goizean bakarrik ikusi ahal izan dira. Lehenengo ronda bukatu dabe eta bigarrenagaz hasi dira. Bihar 2. ronda bukatu eta 3. eta 4. ere bukatzea espero dabe.
Ikusi emaitz guztiak: http://quiksilverlive.com/profrance2011/resultsxml.en.html
Hau da lehenengo rondaren olatu onenak:
Ikusi emaitz guztiak: http://quiksilverlive.com/profrance2011/resultsxml.en.html
Hau da lehenengo rondaren olatu onenak:
lunes, octubre 3
Aritz Aranburu Cabreiroa Pantin Classic Pro- ren irabazlea.
Badirudi, Aritzek bere surf maila berrezkuratzen hasi dala, Cabreiroa Pantin Classic Pro txapelketa irailaren 18an irabaztean. Bere bi olatu onenakaz ,13.67 puntu lortu ebazan finalean, eta hori nahikoa izan Santiago Muniz- en bi olatuei (8.93) irabazteko.
Kelly Slater Hurley Pro Trestles- eko irabazlea.
Owen Wright eta Kelly Slater- ek aurpegiak ikusi ziran beste final baten. New York Pro ez bezala Kelly izan da Hurley pro- ren txapelduna. Final parekatua izan zan, baina Kelly, betiko moduan pausu bat aurreratuagoa dago besteengan eta bere surf onena atera eban. 8.50 eta 9 olatuekaz irabazi eutsan Owen- eko 8.87 eta 7.87 olatuei.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)







